Bernuari 10 eskaera

Munduko Medikuen jarduketek Espainiako Gobernuan eragitea dute xede, bai politika publikoei dagokienez bai EBn eta bestelako esparru internazionaletan erabakiak hartzean betetzen duen funtzioari dagokionez.

 

• Espainiako Gobernuak pertsona errefuxiatuak birkokatu eta berrezartzeko hartu zituen konpromisoak betetzea, eta beharrezkoa bada hedatzea.

 

• Europar eskualdean sartzeko bideak eta asilo-eskubidea era legal eta ziur batean bermatzea.

 

• Europako estatuek pertsona migratzaileak eta asilo-eskatzaileak baldintza egokietan hartzen direla (ostatua, higienea, osasuna, informaziorako sarbidea, etab.) bermatzen dute, betiere erantzun humanitarioaren arauei jarraiki.

 

Zaurgarritasun egoera handienean dauden pertsonak babestea, besteak beste, adin txikikoak, bakarrik dauden emakumeak, haurrekin edo bakarrik bidaiatzen duten pertsonak, aniztasun funtzionala duten pertsonak, gaixoak, etab.

 

EBko estatuek hirugarren lurraldeekin dituzten itunek ez dituzte Giza Eskubideen eta pertsona migratzaile eta errefuxiatuen Babes Internazionalaren aurkakoak diren klausulak jaso behar.

 

• Pertsonek ez dute tratu edo zigor krudel ez umiliagarririk jasan behar: larriki gaixo dauden pertsona atzerritarrak babestea.

 

• EB egiten ari den Europako Asilo eta Babes Sistema berrikusketak ez du atzerapauso bat ekarriko giza eskubideen estandar internazionalei dagokienez.

 

• Giza eskubideak errespetatzen direla eta hegoaldeko mugan (Melilla) babes internazionala jasotzen dela bermatzea.

 

Pertsona errefuxiatu eta migratzaileen eskubideak behar bezala betetzen direla bermatzen duten politika europarrak: osasun sistema publiko eta unibertsalak, elkartasunean eta berdintasunean oinarritzen direnak, EBn bizi diren pertsona guztiei irekiak.

 

• Pertsona errefuxiatuen birkokatze programek eta Espainiako/Europako artatze programen hobekuntzek ez dute kooperazio internazionalaren edo laguntza humanitarioaren finantzaketa murriztea eragin behar.